Irudia. Bilbo
RIFEKIKO ELKARTASUNA BILBON
Rifekiko Elkartasuna taldeak elkarretaratze bat egin zuen atzo eguerdian Bilbon, Marokoko kontsuletxearen aurrean. Maroko iparraldeko Rif eskualdean azken egunetan izan diren liskarrak gelditzeko eskatzeko egin zuten protesta. «Poliziaren errepresioa eta giza eskubideen zapalketak» bertan behera uzteko eskatu zuten, eta atxilotu dituzten Rifeko herritarrak aske uzteko: «Rifeko herritarren eskaera sozialak eta demokratikoak entzun behar dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu