Robert Arricau aske utzi dute baldintzapean

Robert Arricau 2004an atxilotu zuten Mikel Albisuren eta Soledad Iparragirreren atxiloketen ostean. Albisuren eta Iparragirreren ikerketan "argitu gabeko gauzak argitzeko" atxilotu zutela esan zuten polizia iturriek. Robert Arricau Didier Arricauren anaia da, eta haren etxean atxilotu zituzten Antza eta Iparragirre.

2006ko ekainaren 24a
16:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Urte eta erdi espetxean egin ditu Robert Arricauk, eta baldintzapeko askatasuna ezarri berri diote. Astean behin aurkeztu beharko du epailearen aurrera epaiketa egunera arte. Oraindik ez dago epaiketa datarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.