Irudia. Donostia
RODRIGUEZI ERASO IZANA GAITZETSI DUTE
Atzo, dozenaka herritarrek gaitzetsi egin zuten Enara Rodriguezek Logroñoko espetxetik (Espainia) bueltan izandako erasoa. Gernikako Akordioak deituta, elkarretaratzea egin zuten Donostian, Espainiako Gobernuak duen egoitzaren aurrean, Konponbide garaia da. Indarkeria oro bertan behera utz dezatela lelopean. Gernikako Akordioak salatu du «ikaragarria» dela Espainiako polizien eraso jarrera, batez ere «agertoki politiko berri honekin konprometituen dauden sektoreekiko». Hala, «gerra tresneria guztia indargabetzeko» eskatu diote Espainiako Gobernuari: «Bada garaia guztiok bake eta normalizazio bidea urratzen hasteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu