Euskal lurralde elkargoaren sorrera Frantziako gobernuaren deszentralizazioaren barnean kokatzeko eskatu du RPS Herrien eta Eskualdeen Elkartasuna federazioak. Mezu hori zabaldu zuenfederazioak Miarritzetik (Lapurdi) atzo, RPSren udako unibertsitateen azken egunean.
Bake prozesuaren alde urratsak egitea ere galdatu die Frantziako zein Espainiako gobernuei. Gaixo diren presoen askatzea eta euskal preso politikoen Euskal Herriratzea kokatzen dute lehentasunetan. Gero hurbil batean, «borroka armatuaren bukaera berretsia izanen denean», preso guztiak askatu beharko direla dio federazioak. «Ipar Irlandako kasuak erakutsi digunez, presoen askatzea da bake prozesuaren bukaera erdiesteko baldintza», dio RPSk. Hori dela eta, Josu Uribetxebarriak pairatu egoera gogorki salatzeaz gain, hura berehala askatzeko exijitu du RPSk.
Hizkuntza gutxituak
Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna izenpetzeko eta horrek dakarren Konstituzioaren moldaketa egiteko ere exijitu diote Frantziako Estatuari. Hain zuzen, engaiamendu hori hartu zuen François Hollande presidenteak hauteskunde kanpainan.
RPS federazioak euskal lurralde elkargoa eratzeko eskatu du
Bake prozesuaren alde pausoak ematea galdatu die Paris eta Madrili Herrien eta Eskualdeen Elkartasuna federazioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu