ETAk Fernando Buesa buruzagi sozialista eta Jorge Diez Elorza ertzaina bonba-autoz hil zituenetik hamabi urte bete ziren atzo. Urtero legez, gertakari hori gogoan izan zuen PSE-EEk, atentatuaren tokian lore eskaintza eta omenaldia eginez. Buesaren eta Diezen senideei gertutasuna ematera joan zirenPatxi Lopez lehendakaria, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia eta hainbat ordezkari politiko. ETAk indarkeria utzi eta gero egindako lehen omenaldia izaki, aro berriari buruzko mezuak nagusitu zirenhitzaldietan.
Rubalcabak aitortu egin zuen ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri ondorengo aroa orain artekoa baino «hobea» izango dela, baina baita «konplexua» ere:«Demokratek jarraikortasunaren, inteligentziaren eta erabakitasunaren beharra izango dute, terrorismoak utzitako aztarnak sakonak direlako». Bere ustez, legea «zorroztasunez» betetzea da bakea lortzeko bide bakarra.Elkarbizitza eraikitzeko lan egitearen alde agertu zen, «ahanzturarik gabe» eta «inork historia berridatz dezan utzi gabe».
Oroimena aldarrikatu zuen, halaber, lehendakariak bere hitzaldian:«Oroimena behar dugu hilketa hauek ahaztu ez daitezen eta hiltzaileak salatzeko».Oroimenamendeku gisa erabiltzea baztertu zuen Lopezek: «Etorkizunari duintasunarekin heltzekotresna izan behar du». Hala, ohartarazi zuen «demokratak» ez direla eroriko urte luzez «hiltzaileen itzalpean eroso» izandirenen «trikimailuetan», eta mezu argia bidali zuen: «Ez dugu onartuko euren hizkuntza maltzurra. Ez preso politikorik, ez alde guztietako biktimarik».
Diezen senideen izenean, Jesus Prieto familiaren lagunak hartu zuen hitza. «Mendekurik» ez dutela nahi esan zuen, bainadaukaten «zauria» ixteko denbora asko beharko dutela aitortu zuen. Bere hitzetan, prest daude eskua luzatzeko «elkartasuna» eskaintzendietenei, baina sekula ez beren senidearen «hiltzaileei».
Goizean ez ezik, arratsaldean ere Buesari eta Diezi omenaldia egin zitzaien Gasteizko Principal antzokian. Natividad Rodriguez politikariaren alargunak zuzentzen duen Fernando Buesa fundazioak antolatuta egin zen ekitaldia.
Rubalcaba: «Bakea lortzeko bidea legea zorrotz betetzea da»
Fernando Buesa eta Jorge Diez omendu ditu PSE-EEk Gasteizen, ETAk hil zitueneko 12. urtemugan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu