Presoak

Rufi Etxeberria eta Jon Gorrotxategi aske geratuko dira 30.000 eurotako bermea ordainduta

Herriko tabernen auziagatik ia bi urte espetxean egin ondoren, Rufi Etxeberria eta Jon Gorrotxategi ezker abertzaleko buruzagiak bermepean aske uztea erabaki du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 30.000 euroko bermea ordaindu beharko dute batak zein besteak. Operazio berean beste hamar lagun ere atxilotu zituzten, eta haietatik bosti ukatu egin diete bermea ordainduta kalera irteteko aukera.

2004ko apirilaren 22a
17:57
Entzun
Etxeberria eta Gorrotxategi Batasuneko mahaikideak 2002ko apirilaren 29an atxilotu zituen Espainiako Poliziak Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz. Herriko tabernen aurka egindako operazioaren baitan atzeman zituzten, eta haiekin batera beste hamar lagun: Patxi Jagoba Bengoa, Bixente Enekotegi, Ramon Zabala, Jose Luis Franco, Enrike Alaña, Agus Rodriguez, Juani Lizaso, Idoia Arbelaitz, Jaione Intxaurraga eta Joseba Garmendia. "ETAren finantziazio sistemarekin" lotu zituzten guztiak.

Bengoari, Arbelaitzi, Intxaurragari, Lizasori eta Garmendiari ukatu egin die Garzonek bermepeko askatasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.