konponbideari begira

Rufi Etxeberria: "Zalantzarik utziko ez duen prozesua behar da"

Ezker abertzaleko kideak adierazi du gizartea, eragileak eta nazioartea funtsezko osagaiak direla gatazkaren konponbiderako.

2012ko otsailaren 7a
18:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea  Euskadi Irratian izan da gaur goizean, eta gatazkaren konponbidean aurrean egiteko, "zalantzarik utziko ez duen prozesua" behar dela adierazi du. Horretarako, formula bakarra elkarrizketarena da, haren arabera.  

"Bakearen eta normalizazio politikoaren aldeko prozesua abian dago Euskal Herrian, euskal gizarteak hala nahi duelako". Etxeberriaren arabera, Espainiako eta Frantziako Estatuetatik "entzungor" egiten zaio Euskal Herritik aldarrikatzen den eskakizunari. Konponbidearen alde, gizartearen, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen eta nazioartearen inplikazioari funtsezkoa deritzo.

Horrekin batera, "PPren ezezko harresi hori" euskal gizartearen bultzadak behera botako duela azaldu du Etxeberriak. "Bakardadean dagoenak denbora gutxian iraungo du", gaineratu du alderdi popularrari erreferentzia eginez.

Sortu legez kanpo jarraitzen duela eta, Etxeberriak nabarmendu du horrek agerian uzten duela "Estatu espainiarraren adierazpen antidemokratikoa".

Lehentasun poltikoa oinarrizko eskubideen urraketari heltzea da, Etxeberriaren ustez, baita iheslariak eta preso politikoak etxeratzea ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.