Genero indarkeria

Rufino Jimenez getxotarrak emazte ohia asasinatu zuela ebatzi du herri epaimahaiak

2001eko otsailean Getxon (Bizkaia) emazte ohia hil zuen Rufino Jimenez erruduna da herri epaimahairen arabera. Jimenez epaitu duten bederatzi herritarrek ez dituzte kontuan hartu defentsak Jimenezen alde aurkeztutako argudioak; hau da, drogak kontsumitzen zituela, buru osasuna hondatuta zuela, eta, ondorioaz, ez zela behar bezala jabetzen egiten ari zenaz. Aitzitik, azpikeriarekin eta basakeriarekin egindako asasinatze delitua egin zuela erabaki dute.

2003ko azaroaren 1a
18:03
Entzun
Funtsean, akusazio partikularrarekin bat etorri da herri epaimahaia delituaren kalifikazioan, eta, halaber, kontuan hartu dituen larrigarrietan. Fiskalak proposatzen zuen delituaren kalifikazioa epaimahaiak erabaki duena baino arinagoa zen: homizidioa senidetasun eta autoritate abusu larrigarriekin.

Zazpi gizonezkok eta bi emakumezkok osatu dute Jimenez epaitu duen epaimahaia, eta iragan ostegunetik bart goizaldera arte izan da epaia erabakitzen. Orain, epaileak erabaki behar du zein zigor ezarri Jimenezi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.