Sabin Zubiri hil da

EAJko buruzagitzako kide izan zen frankismoan, besteak beste, Juan Ajuriagerra EBBko presidentearen idazkari. EAJren banaketa gertatu zenean, EAren sortzaileetakoa izan zen.

2008ko maiatzaren 19a
15:05
Entzun
Sabin Zubiri militante abertzale historikoa hil da gaur Bilbon, 86 urte zituela, bere alderdiak, Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez.

EAJko buruzagitzako kide izan zen frankismo garaian, besteak beste, Juan Ajuriagerra EBBko presidentearen idazkari. Trantsizio garaian ere lan handiak egin zituen EAJn, kargu handirik ez izan arren. Besteak beste, Deia egunkaria sortzeko dirua biltzeko ardura izan zuen. Halaber, Bilboko Begoñazpi ikastolaren sortzaileetakoa izan zen 70.eko hamarkadan.

1986an EAJren baitan banaketa gertatu zenean, ildo ofizialaren aurka lerratu zen, eta Eusko Alkartasunaren sortzaileetakoa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.