Jose Mari Sagardui, Gatza eta Jon Agirre, Elurtxuri euskal presoak udaberri honetan irtengo dira espetxetik, bien artean 60 urtetik gorako zigorra bete eta gero, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak informatu duenez.
Sagardui (Zornotza, 1958) da espetxeratuta denbora gehien daraman euskal presoa, 1980ko uztailaren 8an atxilotu baitzuten. Bizitzaren erdia baino gehiago eman du Espainiako espetxeetan, eta egun Jaengoan dago. Apirilaren 13an geldituko da libre.
Jon Agirre, berriz, 1981eko maiatzaren 11n atxilotu zuten, eta Espainiako hainbat espetxetan egon ostean, egun Basaurikoan dago, osasun arazo larriekin. Agirre maiatzaren 3an geratuko da libre.
«Bizi osorako zigorra»
Agirrek 2006an irten behar zuen espetxetik kondena osoa beteta, eta Sagarduik, berriz, 2009an. Baina 197/2006ko doktrina aplikatu zieten irten behar zuten garaian. Bi euskal preso hauei bezala, beste hirurogeita lauri ere aplikatu diete AAMk «bizi osorako zigorra» deitzen dion doktrina bera.
Espainiako espetxe politika aldatu ezean, guztiek bete beharko dituzte legeriak ezarritako zigorrik gogorrenak.
Sagardui eta Agirre apirilean eta maiatzean askatuko dituzte
Hogeita hamarna urte kartzelan eman dituzte bi euskal presoek, 197/2006 doktrina ezarrita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu