Saioa Agirre, Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteko bozeramaile gisa aritu izan den gazte zornotzarra, aske utzi dute, baldintzapean, haren hurkoek 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren.
Iazko apirilean atxilotu zuen Agirre Guardia Zibilak, euskal presoen abokatu eta senideen aurkako polizia operazio zabal batean. Inkomunikatuta eduki zuten bost egunean, eta egun horietan guardia zibilek gogor torturatu zutela salatu zuen. Baldintzarik gabe espetxeratu zuten ondoren.
Soto del Realeko espetxean, Estremerakoan eta Valentziakoan izan dute preso ordutik.
Saioa Agirre askatu dute, 30.000 euroko bermea ordainarazita
Iazko apirilean atxilotu zuen Guardia Zibilak, euskal presoen abokatu eta senideen aurkako polizia operazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu