EUSKAL PRESOAK. ESPETXEETAN PROTESTAK

Sakabanaketa salatzeko protestak egin dituzte presoek

2004ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Senide eta lagunak presoak bisitatzera zihoazela iaz izan zituzten auto istripuak salatzeko hainbat protesta burutu dituzte presoek espetxeetan, Askatasunak jakinarazi duenez. Zuerako espetxean espetxeko janariari uko egin diote asteburuan Juankar Balerdi, M.A. Benaito, Patxi Ruiz eta J.M. Dorronsororen senideek izandako auto istripua salatzeko. Curtiseko espetxean ere janariari uko egin zioten abenduaren 27an Almeriara zihoazen senideek izandako auto istripua salatzeko. Villabonako espetxean, berriz, abenduaren 28an, hileroko azken igandean egiten duten moduan, baraua egin zuten sakabanaketa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.