Sakabanaketak duela asko amaitu behar zuela uste du Barkosek

«Presiorako elementu gisa» erabiltzen dela salatu du, eta senitartekoentzat ere «zigorra» dela

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Euskal presoei ezartzen zaien sakabanaketa politika «salbuespen neurria» dela salatu du Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak, eta «duela denbora asko» amaitu behar zuela nabarmendu du. Gainera, sakabanaketa presoen senitarteko eta lagunentzat ere «zigorra» dela ekarri du gogora, eta beraz, «presiorako elementua» dela uste du. «Eragindako kaltea» onartzea ere ezinbestekoa dela uste du, «frankismoaren historian memoria errekuperatzea eskatu dugun bezala», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.