Presoak

Sakabanaketaren aurka azaldu da Nafarroako Parlamentua

Adierazpen instituzionalak bi puntu ditu, eta laukoak osorik onartu du. PSNk, lehen puntuaren aurka egin du baina bai ikusten du beharrezko "beste espetxe politika bat".

Nafarroako Parlamentuko mahaiko kideak eta taldeetako bozermaileak, artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2018ko martxoaren 12a
07:33
Entzun

Larunbatean milaka lagunek manifestazio hunkigarria egin zuten Xabier Reyren heriotza salatzeko. Gaur, berriz, bi puntuko adierazpena babestu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. UPNk eta PPk aurka bozkatu dute, eta PSNk, lehen puntuan aurka bozkatu badu ere bigarrengoan alde egin du.

Lehen puntuan, "Nafarroako Parlamentuak adierazten du ez dagoela ados egungo espetxe politikarekin", presoak urruntzen dituelako eta eta isolamenduaren moduko salbuespenezko neurriak ezarri. Bigarren puntuak dio "beste espetxe politika bat" behar dela presoek euren zigorra lagunartetik eta familiatik urrun dauden tokietan iragan ez dezaten, eta "familiarekin harremana erraztu asmoz".

EH Bilduko Adolfo Araizen, ustez, Xabier Reyren "heriotza lazgarria ekidin zitekeen". "Ezaguna ez bazen ere, ongi aski ikusi dugu espetxe politika krudel honek dituen ondorioak, bada garaia horrekin amaitzeko eta PP mugiarazteko". Araizek espero du gaur onartutako adierazpena "abiapuntu bat" izatea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.