Salatu dute lanpostuak kentzen eta kargudunak gehitzen ari dela NUP

2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Elkarretaratzea dute gaur NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan, lanpostuak kentzen eta goi karguak gehitzen ari direla salatzeko. Ordezkaritza duten sindikatu guztiek elkar hartuta egin dute deia. Haien arabera, postuak gutxitzen ari da unibertsitatea; bulegarien artean egin dute hori, eta, ondorioz, arratsaldean hamar langiletik lau ez dira ari lanean. Aldi berean auzi ekonomikoetarako bulegoa sortzea salatu dute; sindikatuen ustez, lehen ere bada kontu horiei buruz arduratzeko bulego bat. «Arazo ekonomikoak aitzakiatzat jarrita zerbitzua kaskartzen ari dira, eta zuzendaritza gehiago jartzen». Gaur hartuko du erabakia NUPeko gobernu kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.