Salatu dute Lekeition eraso homofobo bat egon dela

Udalak «gogor» gaitzetsi du erasoa.

Eraso homofobo baten aurkako protesta, Eibarren, artxiboko irudian. RAUL BOGAJO / FOKU
2023ko irailaren 2a
19:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Lekeitioko Udalak (Bizkaia) sare sozialetan gaitzetsi duenez, hitzezko eraso homofobo bat izan zen herrian. Atzo izan zen erasoa, parkeko gunean.

Udalak «gogor» salatu du erasoa, eta errespetua galdegin du: «Denon askatasuna da lehena, eta hori elkarrenganako errespetu osotik dator». Nabarmendu du ez dutela inolako erasorik onartuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.