Salatu dute metroaren lanetan informazioa ezkutatu dutela

Astelehenean batuko da metroaren lanen batzordea, eta EH Bildu «oso zorrotza» izango da arduradunekin

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Beste zulo bat agertu zen asteartean Donostiako Zubieta kalean, eta etzi batzartuko da Euskotrenen Donostiako Lanen Jarraipenerako Batzorde ez-iraunkorra. EH Bilduk adierazi du «oso zorrotza» izango dela bi arduradunekin, eta metroaren lanetan informazioa «ezkutatu» dela.

Donostiako EH Bilduk azaldu duenez, batzordeak bilera bat egin zuen uztailaren 20an, baina ETSk zenbait puntu «ezkutatu» zituen. Salatu du ETSk bazekiela lanak ibilbide guztian zeudela geldirik, ekainaren erdialdean obrak egiteko ardura zuen enpresa esleipendunak langileen %70en kontratuak eten zituelako, eta informazio hori ez zela azaldu bileran. Erantsi du ekainean ere beste zulo bat agertu zela Urbieta kalean, baina horren berri ere ez zutela eman. EH Bilduren arabera, orain dela lau hilabete eginiko batzordean txosten batzuk jasoko zituztela agindu zieten, baina oraindik ez dute halakorik eskuratu. Uste du metroaren lanen batzordearen helburua «lanen gorabeherak, bizilagunen kexak eta aldaketak aztertzea» dela, eta gelditu egin beharko liratekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.