Gizartea

San Markosko zabortegia gaur itxi dute ofizialki

2008ko urriaren 13a
15:32
Entzun
San Markosko (Errenteria, Gipuzkoa) zabortegia itxi dute ofizialki, gaur, eta hori irudikatzeko ekitaldi instituzionala egin dute goizean. San Markosko Mankomunitateko kideek (Ricardo Ortega lehendakariak, kasu), Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek (Markel Olano ahaldun nagusiak eta Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorrerako diputatuak), Errenteriako eta Pasaiako Juan Carlos Merino eta Maider Ziganda alkateek, eta Denis Itxaso Donostiako Udaleko Ingurumen batzordeburuak hartu dute parte.

Zabortegi hura 40 urtean eduki dute martxan.

Hara eramaten zuten zaborra Igorreko (Bizkaia) eta Zarautz, Azpeitia eta Beasaingoetara (Gipuzkoa) eramango dute.

San Markos Plataformako ordezkariek, dena den, zabortegiak "hondakinak jasotzen" jarraituko duela gogorarazi diete gaurko ekitaldian izan direnei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.