Jordi Sanchezen defentsa abokatuak birritan iragarri du bere bezeroak diputatu aktari uko egingo diola. Espainiako Auzitegi Goreneko apelazio aretoko epaileen aurrean egin ditu adierazpenok abokatuak. Sanchez berriro ere unibertsitateko irakasle postura itzuliko dela ziurtatu du haren defentsak. Hala adierazi du auzian akusazio partikular den Vox alderdiak.
Gaurko saioan, epaileek aztergai zuten Sanchezek Kataluniako Parlamentuko inbestidura saioan parte hartu ahal izateko baimen eskaria. Aldiz, Sanchezek diputatu aktari uko egingo balio, eskari horren ez luke zentzurik.
Sanchezek diputatu akta utzi ala ez, fiskaltzak hasierako jarrerari eutsi dio eta apelazio aretoari galdegin dio berretsi dezala diputatuaren behin behineko espetxeratze agindua.
Diputatuak aktari uko eginez gero, bidea utziko dio libre Jordi Turulli, hark hautagaitza aurkeztu dezan, eta, hainbat komunikabidek aurreratu dutenaren arabera, JxCk eta ERCk adostu bezala, datorren asteko asteazkenean edo ostegunean Kataluniako presidente inbestitu dezaten.