OSASUNA

Sanchezen gobernuak osasun zerbitzua bueltatuko die paperik gabeko migratzaileei

Zelaa bozeramaileak iragarri du “bereziki gai garrantzitsua” dela osasun zerbitzuak herritar guztiei bermatzea. 2012an hartu zuen erabaki hori PPren gobernuak.

Migratzaileak osasun zerbitzutik kanpo utzi izana salatzeko ekintza bat, Iruñean. LANDER F. ARROIABE, FOKU
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko ekainaren 15a
09:45
Entzun

Espainiako Gobernuak atzera botako du paperik gabeko migratzaileak ohiko osasun zerbitzutik kanpo uzteko dekretua. PPren gobernuak 2012an hartu zuen erabaki hori, oposizioa aurka zuela, murrizketen testuinguruan. PSOEk agindua zuen bertan behera utziko zuela gobernura iristean, eta jakinarazi du horretarako prozesua hasi duela.

Isabel Zelaa gobernuko bozeramaileak iragarri du autonomia erkidegoekin elkarrizketak hasiko dituztela, “pertsona guztiei osasun eskubidea bueltatzeko”. Nabarmendu du “bereziki gai garrantzitsua” dela eskubide horiek bermatzea, eta “duintasun” kontua ere badela. Areago, nabarmendu du nazioarteko hainbat erakundek ere eskatu diotela hori Espainiari.

Erabaki horrekin ohiko zerbitzutik kanporatu zituzten egoera irregularrean dauden migratzaileak, eta soilik larrialdietan zeukaten osasun zerbitzua bermatua. Adingabeek eta haurdun dauden emakumeek zuten salbuespena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.