Burua estalia zuten lau lagunek Santander bankuak Iruñean duen egoitza bati eraso diote gauerdian, 00:30 aldera, Foruzaingoak esan duenez. Iturrama auzoan izan da; kanpoko beirak hautsi eta kutxa automatikoan kalteak eragin dituzte.
Espainiako Poliziak hartu du kasuaren ikerketa.