Santi Diez Uriarte omendu dute heriotzaren hamabosgarren urteurrenean

Espetxean zela minbizia atzeman zioten, baina beranduegi; izan ere, gaitzaren ondorioz hil zen hilabete batzuetara

Erredakzioa
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Santi Diez Uriarte euskal preso ohia omendu zuen atzo Basauriko ezker abertzaleak. 1997ko urriaren 27an hil zen Uriarte, minbiziak jota. Ezker abertzaleak azaldu du espetxean mediku zaintzarik ez izateak ekarri zuela minbizia garaiz ez atzematea. Gaitza atzeman ondoren, libre utzi zuten Diez, «espetxean ez hiltzeko, egia ezkutatzeko». Gainera, adierazi dute Txus Martin Basauriko presoaren egoerak —gaitz larria du— Diezena gogorarazten diela, eta gaixotasun larria duten preso guztiak aske uzteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.