Sanzen eta Barcinaren artean kontraesanak daudela iritzi dio PSNk

UPN PPrengana hurbiltzen saiatuz gero, PSNrekin elkar ulertzea «asko» zailduko dela azaldu du Jimenezek

Erredakzioa
Iruñea
2009ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Yolanda Barcinaeta Miguel Sanz UPNko bi buruzagi nagusien artean «kontraesanak» daudela argi ikusten du Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak. «Barcinak ohiko eskuinaren balioez eta printzipioez hitz egiten du; Sanzen jarrera, berriz, pragmatikoagoa da, Nafarroako arazoak konpontzera bideratuta dago».

Haren iritziz, UPNk konpondu beharko ditu kontraesan horiek. Hala ere, UPNri ohartarazi dio PPrengana hurbiltzeko saio orok PSNrekin elkar ulertzea «asko» zailduko duela, PP Nafarroara soilik «sumintzera» etorri delako: «Norbaitek PPrekin elkartu nahi badu, sozialistei esaten digu ez duela inolako akordiorik nahi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.