BERRIAk 2019. urtea laburbiltzeko osatu duen urtekaria dosier berezi batekin dator: Mundua sutu zuen urtea izenburupean, 2019an klima larrialdiaren inguruan landuriko albisteak, erreportajeak, infografiak eta bestelakoak biltzen ditu.
Emakumeek futbolean eskubide berdintasuna lortzeko urte osoan eginiko lanaren berri ematen du. Martxoko atalean bigarren greba feminista da protagonista.
Apirilean, Kataluniako buruzagien kontrako auzi politikoan, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi buruzagi independentista ia ehun urteko espetxealdira zigortu zituela, eta horren harira Katalunian eginiko mobilizazioen berri laburbiltzen du. Maiatzean, berriz, Nafarroan gertaturiko aldaketa politikoa kontatzen du.
Kontu ludikoagoak nagusitu dira uztaileko atalean: Berri Txarrak taldeak agurtzeko eginiko kontzertu handiak Kobetamendin, eta, gero, Nafarroa Arenan.
Horrez gain, Munduko zazpi potentziarik handienetako agintariek Miarritzen (Lapurdi) abuztuan eginiko goi bilera, brexit-aren negoziazioak, Euskaltelen kapital aldaketa, Altsasuko gazteen auziko behin betiko zigorrak, EAEren Estatus politikoari buruzko eztabaida, eta, azkenik, De Miguel auziaren epaia.
Euskal Herriko eta munduko errealitate askotarikoak jaso ditu BERRIAK 2019an ere. BERRIAlagunen ekarpenarekin aritu gara irakurleentzako kalitatezko kazetaritza egiten. Idatz dezagun 2020a ere elkarrekin. Izan zaitez BERRIAlaguna.
Urtekariaren papereko edizioa otsailaren 29an eta martxoaren 1ean banatuko da kioskoan BERRIArekin, 2 euroan, eta BERRIAlagun harpidedunek doan jasoko dute egunkaria jasotzen duten lekuan.