Komunikabideak

Sareko 'Argia'-k, hamar urte

2007ko abenduaren 3a
14:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Argia aldizkariak duela hamar urte jarri zuen abian bere webgunea (www.argia.com), eta webgunearen historia, oraina eta etorkizuna laburbilduz bideoa egin du. Hain zuzen, lehengo ostiralean aurkeztu zuten Donostian, Victoria Eugenia antzokian.

Hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldiaren baitan, Xabier Letona Argia-ko zuzendariak abian dituzten bi proiektu aurkeztu zituen. Batetik, Bideoak kanal eraberritua; webak egindako bideoak daude bertan. Bestetik, 400 ibilbidetik gora proposatzen dituen Ihesi izeneko kanala.

Vicent Partal Kataluniako Vilaweb egunkari elektronikoko zuzendariak hitzaldia eman zuen Sareko Argia-ren 10. urteurreneko ekitaldian. Besteak beste, sareko komunikabideen etorkizuna ikus-entzunezkoen lanketan dagoela agertu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.