Suprefetak Hendaiako ikastola berriaren xedearen aurkako auzibidea ireki du, Pariseko gobernuak ez dio erantzun Seaskak eskatzen zion lege eskaerari, Eusko Jaurlaritzak ez dizkio eman hitzemandako diru laguntzak egoitzak bermatzeko. Argazki beltza aurkeztu du Paxkal Indo Seaskako Lehendakariak geroari begira.
Alta, hezkuntza arloan baikortasunerako elementuak egon badaude. Seaskak 3.083 ikaslerekin abiatu du urtea, iaz baino 124 ikasle gehiagorekin alegia. Urtarrilean, bi urteko haurrak sartzen direlarik, 3.143 haurren eskolatzea bermatuko du Seaskak.
Joan den udan jakinarazi zuen bezala, Seaskak mobilizaziora joko du ondoko aste eta hilabeteotan. "Lehenik haurren harrera bermatuko dugu baina hori egin ondoren mobilizaziora joko dugu, egoera jasanezina baita" erran du Indok