HEZKUNTZA

Seaskako ikasleek euskaraz egindako zientzia azterketak ez zuzentzeko agindu du errektoretzak

Brebetan Historiako eta Matematikako probak euskaraz egiteko aukera dute ikasleek, baina ez Zientziakoa. Hala ere, euskaraz egitea erabaki zuten ikasleek. Azterketak “bahitu” egin ditu errektoretzak.

Brebeta euskaraz egiteko eskatu zuten Seaskako ikasleek joan den astean. AURORE LUCAS
Garikoitz Goikoetxea.
2018ko uztailaren 4a
06:55
Entzun

Joan den astean egin zituzten brebetako azterketak. Kolegio amaierako probak dira. Seaskako ikasleek arazoak izan dituzte aurten ere. Historiako eta Matematikako azterketak, bai, euskaraz egin ditzakete, baina Zientziakoa, ez. Ikasleek protesta egin zuten kolegio aitzinean, euskaraz egiteko eskubidea dutela galdegiteko.

Azterketa bera euskaraz egin zuten, gainera, Seaskako 180 ikasleek. Ohartarazi dute Hezkuntza kodeak baimentzen duela azterketak euskaraz egitea. Errektoretzak, ordea, euskaraz egindako azterketa horiek ez zuzentzeko agindu du. “Bahitu” egin ditu euskarazko probak, beraz.

Iaz ere Zientziako azterketa euskaraz egin zuten Seaskako ikasleek, eta zuzendu zituzten azkenean. Horretarako prest zeuden irakasle elebidunak baziren aurten ere.

Seaskak jakinarazi du mobilizazioetara deituko duela laster.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.