ELIZA KATOLIKOA

Sebastian, kardinal izendatu berritan, abortuaz: "Andre batek umea hiltzeko eskubidea du?"

Iruñeko artzapezpiku ohia kardinal izendatu du aita santuak. 85 urte ditu.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko urtarrilaren 13a
15:51
Entzun

Fernando Sebastian Iruñeko artzapezpiku ohia kardinal izendatu du Frantzisko aita santuak. Gaur bertan atera da hedabideen aurrera, eta abortua hartu du hizpide. "Andre batek umea hiltzeko eskubiderik ba al du?", egin du galdera. "Abortua benetan zer den, horri buruz ez da hitz egiten: amaren sabelean garapeneko lehen fasean dagoen izakia deuseztatzea da abortua".

85 urte egingo ditu aurten Sebastianek. 2007an utzi zuen Iruñeko artzapezpiku kargua, gehienezko adina gaindituta. Adierazpen polemikoak egin zale zen orduan ere. Kristauek eman beharreko botoaz, adibidez, behin baino gehiagotan mintzatu zen: sozialista eta kristaua izatea "bateraezinak" direla esan zuen, "doktrina sozial katolikoa errespetatzen duten alderdiak" goratu zituen —eskuin muturrekoak; Falange eta beste—, eta abertzaletasunaren aurka jo zuen, esanez independentismoa arbuiagarria dela.

Sebastianen ordezko Francisco Perezek ere bide beretik jo du. Azkeneko, Antsoainen agertu zen, arrosarioa eskuan, abortuak egiten dituzten klinikaren aurrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.