Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita, martxoaren 2an, Jazint eta Salvador Ramirez Cruz eta Endika Perez Gomez atxilotu zituen Frantziako Poliziak; orain, haiek Espainiaren esku uztea erabaki du Paueko Apelazio Auzitegiak. Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindu eskaerari erantzunez atxilotu zituzten hirurak, eta agindu hori betetzea erabaki du orain Paueko Auzitegiak. Kasazio Auzitegian helegitea jartzeko aukera dute gazteek.
Gregorio Jimenez Morales tolosarraren aurkako euroagindu eskaerari buruzko erabakia, berriz, apirilaren 5era atzeratu dute.
Segiko hiru kide Espainiaren esku uztea erabaki du Paueko Auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu