Segiko kide izatea eta lehergailu bat jartzea ukatu dute epaituek

Defentsaren galderei erantzunez fiskalaren akusazioei ezetza eman diote; epaiketak bihar jarraituko du

Erredakzioa
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Segi gazte erakundeko kide izatea eta 2009an Bilboko banku batean lehergailu bat jartzea ukatu zuten atzo Alberto Marin Etxebarriak, Alexander Bustinduyk eta Gaizka Astorkizagak Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Defentsaren galderei erantzunez, ezeztatu egin zituzten fiskalaren behin behineko agirian agertzen diren akusazioak. Hala, Marinek onartu egin zuen euskal presoekin harremana duela, bera ere preso egon zelako; 2002anETAri laguntza eman izana egotzita.

Horrez gain, Bustinduyrekin Vietnam eta Kanputxean egon zela baieztatu zuen, eta «hoteletan eskaintzen duten irteera batean tiroak bota eta tanke eta armekin argazkiak atera» zituztela, baina nabarmendu zuen hori ez zela «inongo entrenamendurik».

Bustinduyk azaldu zuen ustez lehergaia jartzeko erabili zen autoa tailerrean zegoela, aurrekoan istripua izan zuelako. Venezuelako pasaportea han jaioa izateagatik duela azaldu zuen, eta herritartasun bikoitza duela. Astorkizagak lehergaia jarri zen gauean lanean zegoela ziurtatu zuen.

Bihar jarraituko du epaiketak froga dokumentalekin. Fiskalak 19 urteko kartzela zigor eskaera egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.