Gizartea

Segurako aterpetxeari su ematea egotzita atxilotutako adingabeetako bi aske utzi dituzte

Beste bietako bat erreformatorio batean sartuko dute, eta bestea terapia zentro batean. Segurako aterpetxea etorkin adingabeak hartzeko erabili dute azkenaldian. Atzo erre egin zen zati handi bat, ustez adingabeek su emanda. Lau atxilotu egin zituzten atzo.

2008ko otsailaren 8a
15:34
Entzun
Kargurik gabe libre utzi ditu Donostiako Adingabeen Fiskaltzak atzo Ertzaintzak Segurako aterpetxeari su ematea egotzita atxilotutako lau adingabeetako bi. Lauei deklarazioa hartu ondoren erabaki du libre uztea Fiskaltzak. Beste bien kontra, ordea, neurriak hartu ditu: bietako bat erreformatorio batean sartzeko agindu du, eta bestea terapia zentro batean. 15 eta 16 urte dituzte lau mutikoek.

Segurako Aingeru Guardakoaren aterpetxea adingabeko etorkinak jasotzeko erabili da azken boladan, Tolosako harrera zentroa konpondu bitartean. Hain zuzen ere, gaztetxo horiek gaur itzuli behar zuten Tolosara. Atzo sutea piztu zen, ustez adingabeek eurek eraginda, eta eraikinaren zati handi bat erre zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.