Segurolaren aurkako lehen estradizio eskaera atzera bota dute
Versaillesko Epaitegiak atzera bota du Patxi Segurolaren aurkako lehen estradizio eskaera. Segurolak azaroaren amaieran bete zuen Frantzian jarri zioten zigorra. Kanporaketaren kontra gose greba egin zuen, azken egunean Espainiako Auzitegi Nazionaletik bi estradizio jakinarazi zizkioten arte. Hurrengo astean jakinaraziko dute bigarren eskaerari buruzko erantzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu