SEGURTASUN NEURRIAK

2020ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zaintza lanetan segurtasuna bermatzeko, irizpide batzuk ezarri dituzte herritar sareek. Hona hemen neurri nagusiak:

Boluntarioak bakarka arituko dira, eta saiatu behar dira euren etxeetatik ahalik eta hurbilena bizi den norbaiti laguntzen; telefonoz egin behar dituzte aurretiazko harreman guztiak: zer erostea behar duten galdetu, enkarguak eramateko ordua lotu....

Eskuak garbitu beharko dituzte erosketa egin baino lehen zein ondoren, eta, bien bitartean, eskularruak erabili.

Erositako produktuak atean utzi beharko dituzte, lagundutako pertsonekin kontaktu fisikorik izan gabe, eta haren etxera sartu gabe; txirrina jo behar da, eta komunikazio horretan bizilagunari gogora ekarri behar diote eskuak garbitzeko erosketa jaso eta gero.

Dirurik ez trukatu; ordainketak gerora egingo dira.

Haurren zaintza ere ahalik eta gertuena egin behar dute, beti etxe berean eta ume berberekin, eta, gehienez ere, lau adingaberekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.