Fresnedillo haitzak 1.477 (Asturias, Espainia) metroko altuera du, eta hura iogotzea zen bi eskalatzaileen asmoa. Ordea, bide erdian zirela, lurretik 180 metro ingurura sokak trabatu zitzaizkien eta larrialdi zerbitzuetara deitu behar izan zuten.
Baina haize zakarrak ezinezko egin zuen bi eskalatzaileak, 23 urteko emakumea eta 30eko gizona, helikopteroz ateratzea. Ondorioz, erreskate lanak ia gauerdiraino luzatu ziren. Larrialdi zerbitzuek ostiral gaueko 23:00ak aldera lortu zuten bi mendizaleak hormatik jaistea. Ordurako, sei ordu inguru zaramatzaten haitzean harrapatuta.