Sei pertsona zauritu dira Gernikan jazotako liskar batean, horietako bi larri

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen ostiral gauean Gernikan (Bizkaia), bi familiaren artean izandako liskar batean. Poliziak jakitera eman duenez, arma zuriak erabili zituzten istiluetan, eta, ondorioz, bi gizonezko Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zituzten, larri zaurituta. Beste lau pertsonak ere zauri arinak jasan zituzten, eta Gernikako osasun etxean artatu zituzten. Ertzainek lau horiek atxilotu egin zituzten, giza hilketa delitu bat egotzita.

Istiluak 22:00 baino minutu batzuk lehenago hasi ziren, Errenteria auzoko San Bartolome kalean. Ertzaintzak liskarren berri izan ondoren, hainbat agente joan ziren, eta han bi pertsona aurkitu zituzten lurrean etzanda. Arma zuriz egindako zauriak eta arnasa hartzeko zailtasunak zituzten. Segidan, zauritutako beste lau lagun identifikatu zituzten. Osasun etxean artatu ondoren, atxilotu egin zituzten 64, 29, 23 eta 19 urteko gizonezko horiek. Borroka jazo zen lekuan aire konprimituzko pistola bat aurkitu zuen Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.