Seme-alaba bat izateko adinean daudenen %77k ez dute eduki nahi

Victor Urrutiak krisi ekonomikoarekin lotu du datua, eta iragarri du ondorioak datozen urteetan ikusiko direla

Jon Rejado.
Gasteiz
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Nabarmen hazi da azken hamar urteetan seme-alabak izateko adina izan arren etorkizunean horri uko egiten dioten pertsonen kopurua. Egoera horretan dauden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau biztanletik hiruĀ«seguruĀ» daude ez dutela seme-alabarik izango. %56k baino ez zuten asmo hori agertu duela 11 urte egindako inkestan.

Azken bost urteetan izaten ari den krisi ekonomikoari egotzi dio %21eko gorakada hori Victor Urrutiak, Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduradunak. Haien bizitzaren egitasmoa dela-eta seme-alabarik izan nahi ez duten pertsonei beste talde bat gehitu zaie krisiaren ondorioz: oinordekoak izan nahi arren, haien mantenua bermatzeko nahikoa baliabide ez izateagatik edukitzen ez dituztenak.

Halaber, nabarmen jaitsi da inkesta egindako unetik aurrera seme-alabak izango dituztela ziurtatu dutenen kopurua ere, 2001eko inkestarekin alderatuta. Hamar biztanletik bakarrak ziurtatu du etorkizunean seme-alabak izango dituela; 2001ean hamar biztanletik bi ziren. Seme-alaba bakarra izateko asmoa agertu zuten orduan %11k, eta orain, %4 baino ez dira asmo hori dutenak.

Eragina, etorkizunean

Gaur egungo familiek duela 11 urte zituzten seme-alaba kopuru berbera izan arren, Urrutiak iragarri du gehiago ez izateko nahi horren ondorioak etorkizunean sumatuko direla. Are gehiago, ohartarazi du jaioberrien balizko jaitsiera batek hezkuntzan, osasun sisteman eta pentsioetan izango lukeen eraginaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.