Gertakaria

Sestaoko Navalen 80 tonako pieza bat erori da garabiekin lekuz aldatzen ari zirenean

Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolan gas ontzi bat eraikitzen ari ziren bitartean 80-90 tonako pieza bat erori da. Lau garabirekin pieza hori tokiz mugitzen ari zirenean gertatu da ezbeharra, 14:30ak aldera. Lau garabiek arazoak izan dituzte pieza bere tokian jartzen ari zirenean, ezin izan diote eutsi eta pieza erori egin da. Sindikatuetako iturriek azaldu dutenez, ez da zauriturik egon.

2006ko otsailaren 14a
19:32
Entzun
Antza denez, pieza bat eraikitzen ari diren gas ontzian kokatzen ari zirenean lau garabietatik hiru tolestu egin dira piezaren pisuaren eraginez. Ondorioz, 80-90 tonako pieza erori egin da baina ez da inor zauritu. Hala ere, eraikitzen ari ziren gas ontziari eragin ei dizkio kalte larriak. Hori dela eta, ezin izango omen dute adostutako epearen barruan gas ontziaren eraikuntza lanekin amaitu.

Lekuko baten hitzetan, garabietako batek estrobo bat autsi du eta beste hiruek ezin izan diote piezari eutsi. Orduan pieza 30 metro inguruko altueratik behera erori da.

Sindikatuetako iturriek azaldu dutenez, tentuz aztertu behar da gertatutako akatsa zuzentzen saiatzeko. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko eta emaitzakbi aste barru jakinaraziko dituzte.

Azaldu dutenez, istripua gertatu den uneari esker ez da ondorio larriagorik izan. Sestaoko Navaleko langileek goizean eta arratsaldean egiten dute lan eta langileak ez dira 15:00ak arte lanera sartzen. Istripua gertatu denean, beraz, ez zegoen jende asko lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.