Silvestrek aitortu du alarde mistoari kalte egin diola erabakiak

«Protagonismo eta ikusgaitasun» urriago izan du Jaizkibelek, Emakunderen ustez; udala egin du egungo egoeraren erantzule

Garikoitz Goikoetxea.
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
«Sentitzen dut segurtasun arrazoiengatik bidea eta ordua aldatu izana Jaizkibeli, eragina izan baita haren protagonismoan eta ikusgaitasunean eta aldarrikapenetan». Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak aitortu du Jaurlaritzaren erabakiak kalte egin diola Hondarribiko alarde mistoari. «Aurrez ez zegoen ondoeza eragin du». Ukatu egin du Herrizaingo Sailak bidea aldatzea onetsi izana.

Silvestrek berretsi du datorren urtean gizonek eta emakumeek orain arteko lekuetan eta orduetan desfila dezaten egingo duela ahalegina: «Joan naiz sailburuarengana eta sailburuordearengana. Hurbiltzen saiatzea da bidea». Nolanahi ere, Hondarribiko Udalaren gain jarri du egungo egoeraren ardura: «Ez du erraztu berdintasuna lortzea, eta arazoa enkistatzea ahalbidetu du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.