Zahar etxeak

Sindikatuek salatu dute «onartezina» dela Gipuzkoako zahar etxeetako patronalaren proposamena

Kritikatu dute proposamenak, soldata igoerez haratago, ez duela «inolako hobekuntzarik» jasotzen.  Ekainaren 13an egingo dute hurrengo negoziazio mahaia, eta proposamen «erreal eta ausartago» bat egiteko eskatu diote.

Gipuzkoako zahar etxetako langileek manifestazioa egin zuten atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2022ko maiatzaren 20a
19:47
Entzun

Gaur eguerdian bildu da Gipuzkoako zahar etxeetako lan hitzarmena negoziatzeko mahaia, eta aurretik egin dituzten hiru bileretan ez bezala, patronalak ituna negoziatzeko proposamen bat eraman du. Sindikatuen arabera, baina, egindako ekarpena «oso eskasa» eta «onartezina» izan da, gaur egungo egoerari irtenbide bat emango dion akordio batetik «oso urruti» dagoelako.

ELAk eta LABek salatu dutenez, proposamenak, soldata igoerez haratago, ez du «inolako hobekuntzarik» jasotzen. Horrela, sindikatuek beren proposamenak jarri dituzte mahai gainean: ELAk eta LABek plataforma bateratua aurkeztu dute, eta CCOOk eta UGTk beren proposamen propioak planteatu dituzte.

Ikusi gehiago:Gipuzkoako zahar etxeetako langileek aurrerapausoak exijitu dituzte itunaren negoziazioan

Hitzarmen «duin» bat lortzeko, besteak beste, eskatu dute soldatak igotzeko, antzinatasun eta jaiegunetako plusak igotzeko, hogei minutuko atsedenaldi ordaindua ezartzeko, kontziliazio aukerak hobetzeko, edota lanpostuen egokitzapenean aurrerapausoak emateko.

Bileran adostu dutenez, ekainaren 13an egingo dute hurrengo negoziazio mahaia, etaproposamen «erreal eta ausartago» bat egiteko eskatu dio LABek patronalari. Horrela, nabarmendu du orain arteko jarrera mantentzen badu, «irtenbide posibleak bilatu baino, gatazka hau betikotzeko» asmoa erakutsiko duela, ez duelako irtenbide baterako «inolako aukerarik» irekitzen. ELAk, gainera, berretsi du negoziazio «erreal» baterako borondaterik ez badago, ez dela «fikziozko negoziaketa» batean egongo, eta itun «duin» baten alde borrokan jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.