ARABA

Sorpresa eman du EH Bilduk Araban, lehen indarra izanda

Koalizioak lurraldeko botoen %19,53 eskuratu ditu, eta EAJ izan da bigarren.

jon olano
2014ko maiatzaren 26a
11:47
Entzun

EH Bildu izan da garaile Araban Europako Parlamenturako bozetan, botoen %19,53 jasota. 20.759  boto bildu ditu koalizioak, eta 18.235 boto izan ditu, berriz, EAJk —bigarren indarrak—. %43,54 hauteslek eman dute botoa herrialde horretan.

PP izan da hirugarren indarra; botoen %15,97 erdietsi ditu, eta gertu izan du PSE (%15,16). Podemos, ordea, indarrez sartu da Arabako jokaleku politikoan, eta botoen %8,87 pilatu ditu.

Gasteizen, ordea, lehia estua izan dute PPk, EH Bilduk eta PSEk. PPk eskuratu du boto gehien (13.616, bozkatu dutenen %17,17), eta 72 boto gutxiago jaso ditu koalizio subiranistak. PSEk, berriz, 13.175 boz bildu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.