Sortuk dio indarkeriaren errefusa «estrategikoa eta behin betikoa» dela

Patxi Lopezen aurkako balizko atentatu saioaren zein joan den astean izandako kale eraso eta mehatxuen aurka azaldu daEzker abertzalearen ibilbidean «mugarri» izateko sortu dela adierazi du

Sorturen sustatzaileek milaka herritarren babesa jaso zuten otsailaren 20an Bilbon eginiko manifestazioan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
jokin sagarzazu
2011ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Estatutuetan jasota dauzkan printzipio eta konpromisoetan sakondu du Sortuk; besteak beste, indarkeria ororen errefusa «estrategikoa eta behin betikoa» dela berretsita. Eta gogorarazi du ezker abertzalearen barruan izandako hausnarketa sakon baten emaitza dela bere sorrera, eta nabarmendu du antolakunde politiko berria ezker abertzalearen iraganeko erakundeekin «haustura bat» dela, bai estatutuetan onarturiko printzipio eta konpromiso demokratikoengatik bai egitura politiko berriaren antolakuntza eta funtzionamendu ereduarengatik. «Ez gara legez kanporaturiko alderdiei jarraipen organizatibo eta funtzionala emateko sortu, ezker abertzalearen ibilbidean inmugarri diren printzipio eta konpromisoak dituen egitura politiko bati bizitza emateko baizik».

Alderdi politiko berriaren sustatzaileek horrela erantzun diete Sorturen legeztatzearen aurka azaldu direnenei. Komunikabideei igorritako ohar batean, Sortuk ukatu egin ditu Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak alderdiaren erregistroa ez onartzeko Auzitegi Goreneko 61eko salan aurkeztu dituzten argudioak. Batak zein beteak alderdi politiko berriari leporatu diote legez kanpoko beste alderdien jarraipena izatea, eta indarkeria ororen aurka adierazi duen arbuioak hauteskundeetan parte hartzeko «mugimendu taktiko» bat dela uste dute. Salaketa horien aurka honela mintzatu da Sortu: «Adierazi dugu, eta berresten dugu: printzipio hauek ez dira erretorikoak, eta ez dute inondik inora izan nahi legez kanpoko erakundeak gorpuzteko izaera instrumentala izango duten mugimendu taktiko bat edo ez dute legezkotasuna betetze hutsagatik bete nahi. Ez da indarkeriatik behin-behinekoz aldentzea; estrategikoa da, eta behin betikoa. Estrategikoa eta oinarrizkoa indarkeria errefusatzea da. Koiunturala, garrantzirik kendu gabe, tresna politiko elektoral berri baten sorrera da».

Sorturen sustatzaileek nabarmendu dutenez, egindako errefusa ez da giza eskubideen urraketen arteko ekidistantziatik egin, «urraketa guztien arbuiotik baizik». «Proiektu politiko eta organizatibo honek argi azaldu du indarkeria errefusatzen duela, eta argi eta garbi adierazi dugu errefusatze horrek ETAren indarkeria ere hartzen duela». Sortuk berretsi du indarkeria oro desager dadin, eta «ETArena espresuki», gainontzeko eragileekin batera ekarpena egin nahi duela eta bide horretan era aktiboan parte hartu nahi duela.

Hori hala, azken astean izan diren gertakari eta argitaratu diren informazio batzuk direla eta, zein jarrera duen argitu nahi izan du alderdiak. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren balizko atentatu saio baten inguruan argitaratu diren informazioen aurka azaldu da, eta berdin azaldu da joan den astean Gasteizen izandako kale erasoen aurka eta Portugaleteko PPren kide bati eginiko mehatxuen aurka.

Gogora ekarri ditujoan den astean izandako polizia operazioetan atxilotuek eginiko tortura salaketak eta «militante independentisten aurkako jazarpen politiko eta judizialaren jarraipena». Eskubide urratze horiek «irmoki» errefusatzen dituela berretsi du Sortuk, eta nabarmendu du bat egiten duela Amnesty Internationalek eta Nazio Batuen Erakundeak atxiloaldi inkomunikatuaren amaiera exijitzeko deiekin.

Legeztatzea, «beharrezkoa»

Sorturen sustatzaileek azaldu dutenez, bakea eta normalizazio politikoa da alderdia osatuko duten kideen helburua. Agertoki demokratiko horren oinarriak izango lirateke indarkeriarik ez izatea eta «proiektu politiko guztiak mehatxurik gabe garatzeko aukera berak izatea». «Indarkeriaren amaierak ez du ordain politikorik. Hori bai, bakea indarkeriaren amaiera baino zerbait gehiago da, eta Euskal Herriko gizon eta emakumeen eskubide indibidual eta kolektibo guztien errespetuan egon behar du oinarriturik», adierazi du Sortuk.

Alde horretatik Sorturen legeztatzea bakerako ekarpena izango litzatekeela uste dute EAk, Ezker Batuak eta Alternatibak, etaatzo kaleratutako agiria txalotu dute hirurek.

EAren arabera, hor jasotako hitzek agerian uzten dute ez dagoela argudiorik Sortu ez legeztatzeko, eta ezker abertzaleak hartutako erabakiak atzera bueltarik ez duela nabarmendu du. Ezker Batuarentzat ere, argi dago Sortu ez dagoela ETAren aginduen menpe, eta, Alternatibarentzat, «pausoerraldoia» eman du Sortuk, legezko izateko bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.