Sortuk kritikatu du Lopez Peñaren heriotzak sortutako "argi-ilun guztietatik arreta desbideratu" nahi duela PPk

2013ko apirilaren 2a
13:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Xabier Lopez Peña euskal presoaren heriotzaren inguruan Pernando Barrenak eginiko adierazpenak Fiskaltzari helarazi dizkiola iragarri du Espainiako Barne Ministerioak. Erabaki hori "distrakzio maniobra" bat dela uste du Sortuk, alderdiak gaur ohar baten bidez azaldu duenez: "Barne Ministerioaren mehatxuak distrakzio maniobra bat baino ez
dira: Xabier Lopez Peña-ren heriotzak sortzen dituen argi-ilun guztietatik arreta desbideratu nahi du PPk".

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak esan du delitua izan litekeela preso politikoez hitz egitea, eta horri ere erantzun dio Sortuk: "Inputazio mehatxuen bidez, gobernu espainiar eta frantziarrak euskal preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika anker eta kriminalaren ondorioetan duen ardura zuzena saihestu nahi du PPk".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.