Erasoa

Su eman diote Oiartzungo Bake Epaitegiari

Aurpegia estalita zeukaten hiru lagunek Oiartzungo Bake Epaitegiari eraso diote gaur goizean: barrura sartu, barrenean zen langile bakarra irtenarazi, eta su eman diote. Oiartzungo Udaltzaingoak agertu duenez, bulego barruko material guztia suntsitu du suak. Nolanahi ere, suhiltzaileak iritsi direnerako ia itzalita zegoen sua. Oiartzungo Udalak gogor gaitzetsi du erasoa.

2006ko martxoaren 20a
15:32
Entzun
Goizeko hamaikak eta hogei aldera sartu dira aurpegia estalita zuten hiru lagunak Bake Epaitegiko bulegora. Langile bakar bat zegoen barruan, eta kanpora irternarazi dute. Ondoren, likido sugarria isuri dute bulegoan, gero su emateko.

Udaltzaingoko iturriek azaldu dutenez, bulegoko materiale guztia kiskali du suak. Suhiltzaileek, berriz, eurak iritsi direnerako sua itzalita zegoela jakinarazi dute, eta kea atera zedin aretoa aireztatzera mugatu dela beren lana. Eraikina hustu beharrik ez da izan.

Oiartzungo Udalak gogor gaitzetsi du erasoa. Horrelako ekintzak bake prozesua abian jartzeko kaltegarri direla adierazi du, eta Abertzaleen Oihartzuna plataformari gaitzesteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.