Sutea

Suak baserri bat kiskali du Elbeten

Barruan ziren lau lagunek onik irtetea lortu dute, eta halaber, ganadua salbu jartzea.

2007ko azaroaren 20a
14:35
Entzun
Sute batek Elbeteko (Baztan, Nafarroa) Leku-Eder baserria erabat kiskali du bart. Hala ere, barruan ziren lau lagunek onik ateratzea lortu dute, eta baita baserrian eta aldameneko bi bordatan zuten ganadua salbu jartzea ere.

Ganbaran hasi da sua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta eraikinaren egitura egurrezkoa izanik, segituan zabaldu da baserri guztira. Goizeko hiruak laurden gutxi ingurutik suhiltzaileak lanean ari dira, eta kontrolatuta badute ere, ez dute guztiz itzali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.