Etxebizitza eraikin bateko 20 bat lagun aterarazi behar izan dituzte bart goizaldean, igogailuaren makina gelan sortu den sute baten ondorioz.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 03:30 aldera piztu da sua, arestian aipatu bezala, igogailuaren makina gelan. Suhiltzaileek, badaezpada, aterarazi egin dituzte bizilagunak.
Hala ere, erraz hartu dute sua menpean, eta ordu batzuren buruan beren etxeetara itzuli ahal izan dute bizilagunek. Inor ez da zauritu eta eraikinak ez dauka kalte material handirik.
Sutea
Sute baten ondorioz eraikin bat hustu behar izan dute Donostian
Hala ere, ez da inor zauritu, eta kalte materialak ez dira handiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu