Sua sortu da gaur bazkalondoan, 16:00etan, Barakaldoko (Bizkaia) Landaburu kaleko taberna batean. Hutsik zegoen taberna sua sortu denean, lanak egiten ari direlako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Landaburu kaleko 7. eta 9. zenbakietako bizilagunak, 14 inguru, etxetik aterarazi dituzte, badaezpada ere, baina inork ez du minik hartu. Tabernan bertan kalteak izan dira, eta baita haren gaineko etxebizitzan ere. Taberna ataria eta eraikinaren aurrealdea erabat belztuta geratu dira.
Suhiltzaileek dagoeneko itzali dituzte garrak.
SUTEA
Taberna bat erre da Barakaldon
Lanak egiten ari ziren, eta hutsik zegoen sua sortu denean. Inguruko etxebizitzak hustu egin dituzte badaezpada, baina inork ez du minik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu