EAEko aurrekontuak

Talde guztiekin ez bada gehienekin akordioa lortu nahi duela azaldu du Zenarrutzabeitiak

EAEko aurrekontuak adosteko negoziaketetan ari da Eusko Jaurkaritzako lehendakariorde Idoia Zenarrutzabeitia, eta gaur Euskadi Irratian esan duenez, ahalik eta okordio handiena lortzeko helburua dauka. "Talde guztiekin ez bada gehienekin". Alde horretatik, PSE-EEren jarerra kritikatu du, "esklusibitatea" eskatu dutelako.

2005eko urriaren 27a
12:57
Entzun
Oposizioko talde bakoitzarekin lau aldiz bildu direla azaldu du Idoia Zenarrutzabeitiak, eta beste horrenbestetan bilduko direla uste du, "borondatea edo borondate eza zein den ikusteko, eta aukerarik edo proposamenik dagoen jakiteko".

Ildo horretan, PSE-EEren jarrera kritikatu du Jaurlaritzako lehendakariordeak. Izan ere, haiek "jarrera irekia" dutela azaldu dute, baina "esklusibitatea"eskatu. Zenarrutzabeitiak esan du, hori ez dela bateragarria PSOEk Espainiako Gobernua lortu zuenean zabaldu zuen mezuarekin, alegia talante berriaren eta akordioaren aldeko mezuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.