«Teknikoki» posible bada, PPk ez du Garoña 2019ra arte itxiko

PPko Burgoseko buruaren arabera, Garoña itxi osterako PSOEk aurkeztutako plana ez da existitzen

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) ixteko agindua bertan behera uzten saiatuko dela ziurtatu du PPko Burgoseko buru eta egungo diputazioko presidente Cesar Ricok. Azaroaren 20an izango diren Espainiako hauteskundeetarako PPren programan zentral nuklearra bere horretan uzteko egitasmoa jasotzea nahi du Ricok.

«Teknikoki posible balitz, eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren babesa jasotzen jarraitzekotan» zentral nuklearrak 2019ra arte martxan jarrai dezakeela uste du Ricok.

Ricoren ustez, bada Garoñako zentral nuklearra beste zortzi urtez martxan mantentzeko arrazoirik: «zentralak sortzen dituen lanpostuak mantentzea eta inguruko udaletxeen eta kaltetutako familien segurtasun ekonomikoa bermatzea».

PSOEk Garoñako zentrala itxi osterako aurkeztu zuen plan alternatiboa «existitzen ez dela» salatu du Ricok, eta zentralak irekita jarraitu behar duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.