Futbola

Telmo Zarraonandia Athleticeko aurrelari ospetsua hil da

Telmo Zarraonandia 'Zarra' izenez izan zen ezagunagoa;gaur hil da 85 urterekin Athleticeko jokalari historikoa. Mitoa izan zen Athleticentzat baita euskal futbolarentzat ere. Sei urtez, jarraian, lortu zuen Ligako golegile nagusia izatea.

2006ko otsailaren 23a
19:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamasei denboraldi(1941-1945)egin zituen Bilboko taldean eta dudarik gabe zuri gorriek izan duten aurrelari aipagarrienetakoa izan zen. Bere lehen partida 1940ko irailaren 9an jokatu zuen Athleticen; Valentziaren aurka hain zuzen. Guztira 353 partida jokatu zituen talde zuri gorrian (279 Ligan eta 75 Kopan). Partida horietan guztietan 334 gol sartu zituen; ia gol bat partidu bakoitzeko. Espainiako selekzioan ere aritu zen eta 20 gol sartu zituen 20 partidutan.

Inagalaterrako selekzioari sartutako gola mundu osoan egin zen ezagun. 1950.urteko Munduko Kopan satu zuen gol hura. Winston Churchill Erresuma Batuko lehen ministroaren buruaren ostean Europako bururik onena Zarrarena zela zioten garai hartan. Buruz egiten zituen erremateak ikusgarriak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.