Duela hiru urte iragarri zuen neurria Mariano Rajoyren gobernuak: "terrorismoagatik" zigortutakoek ezin izango zuten langabezia saria jaso, nahiz eta zigorra betea izan. Neurria "herritarren oinarrizko eskubideen aurkako" zela iritzita EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Espainiako Konstituzionalera jo zuen, argudiatuz neurriak urratu egiten zituela "presoen gizarteratzeko eskubidea eta behar egoeretan gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea".
Hala, Espainiako Konstituzionalak bat egin du Justizia Auzitegi Nagusiaren argudioekin eta Rajoyren exekutiboak bultzatutako neurria "konstituzioaren aurkakoa" dela ebatzi du. Haren arabera, langabezia saria eskuratzeko jarritako baldintza berriak ez dira bat etortzen aurrekontu legearen oinarriekin.
Hain zuzene ere, Enplegurako Zerbitzu Publikoak ukatu egin zien langabezia saria "terrorismoagatik" zigortutako bi euskal herritarri, eta haiek Justizia Auzitegi Nagusira jo zuten.